Axier Arteaga NAIZ
Ez nago hemen zure bizitza aldatzeko.
Zure barne-mugetatik askatzeko nago hemen,
bizitza hobe bat bizitzen has zaitezen.
Ez dut uste gehiegi axola zaizunik nor naizen.
Benetan axola duena da lagundu zaitzakedan ala ez.
Baina, pixka bat gehiago ezagutu nahi banauzu,
hona hemen nire bizi-bidea lerro gutxitan azaldua:

Pilotari profesionala izan nintzen. Presioa, gehiegizko autoexijentzia, nitaz esango zutenaren beldurra, ongi ikusia nahi izatea eta besteei huts egiteko beldurra nire azalean ezagutu nituen.
Konfiantza osoa, motibazioa eta irabazteko gosea galdu nituen. Eta kontratua berritu ez zidatenean, biziztan lur jo nuela, frakasatu nuela, sentitu nuen.
Lur jo nuen
Barruan zerbait hautsi zitzaidala sentitu nuen eta hutsik sentitu nintzen, barrutik pertsona bezala eta kanpotik ekonomikoki; langabezian eta hipoteka handi batekin.
baina horixe izanz en nire inflexio puntua.
Konturatu nintzen bizitzak bere joko-arauak dituela, eta arau horiek ondo jokatzen ikasten baduzu, kalitatezko bizitza sor dezakezula.
Ulertu nuen kailitatzeko bizitza ez dizula ez diruak eta ez ospeak ematen, baizik eta zure egoera emozioanalak kudeatzen jakiteak, esker oneko sentitzeak eta eguneroko momentuetaz gozatzeak ematen dizula.
Gaur hartzen duzun erabaki bakoitzak zure etorkizuna sortzen hari zaziu. Eta nire pentsamendua eta erabakiak aldatuta, txikitan amesten nuen bizitza eraiki dut: osasuntsu sentitzen naiz, maite ditudan pertsonez inguratuta eta aske sentitzen naiz, nire barne beldurretatik askatuta, eta lasai eta pozik bizi naizela esan dezaket.




