BIZI / VIVIR

BIZI programan…

Bizitza lasaiagao, askeago ta zoriontsuago
bizitzen ikasi nahi duten pertsonekin egiten dut lan.
Geure buruarengan segurtasun eta energia gehiago sentituz
beldurretatik askatu eta emozioak hobeto kudeatzen ikasita.

OSASUNA

EZ da gorputz liraina edukitzea,
zure gorputzarekin gustura eta energiaz
sentitzea baizik.

BIZI programan,WIN metodologia erabiltzen dut,
zure mentalitatea aldatuta
zure burua zaintzeaz disfrutatzen ikasi dezazun.

Zure habituak aldatzen badituzu,
mentalitatez aldatu gabe,
hasieran gogoz ekingo diozu,
baina denborarekin nekatuko zara eta
betiko habituetara itzuliko…

Aldatu dezagun lehenik pentsatzeko modua,
horrela gorputzak buruari jarraituk dio:
garbi jan, gorputza mugitu, ondo sentitu…
hainbesteko disziplina eta dieta beharrik gabe.

EMOZIOAK

Ez duzu inoiz bizitza lasaia eta askea ezagutuko
zure burua eta emozioak
kontrolatzen ikasten ez baduzu.

Beldurra, urduritasuna, lotsa, estresa, antsietatea, motibazio falta, errabia… emozio hauek,
gure pentsemaneduen kudeaketa oker baten
emaitza dira…


BIZI programan zure pentsamendu ezkor eta negatiboetatik askatzen zaitugu,
zure buruaren kontrol handiagoa izan dezazun
bizitza modu alaiago, lasaiago eta zoriontsuago
batean bizi dezazun.

HARREMANAK

Zertarako duzu dirua eta ospea
norekin elkarbanatu ez baduzu?

Gure bizitzaren kalitatea,
gure harremanen kalitatearen araberakoa da.

Konfidantzazko, egiazko eta alaitasunezko
harremanak eduki ahal izateko
gure inpultsoak kontrolatzen eta maite ditugun partsonei miñik ez eragiten ikasiko duzu.

Horregatik BIZI-n,
bikote, lagun edota famili arteko harremanak konpontzen ditugu, zure barne-lasaitasuna eta zoriontasuna ez dadin beste pertsona batzuen
hitz edo ekintzengatik galdu.