AAA KOMUNITATEA
Bizitzen ari zarenetik pasatu diren pertsonekin konektatzeko gune berri bat
gertatzen zaizuna normala dela ikusteko eta beraiei funtzionatu dieten herramientetatik ikasteko, inspiratzeko eta elkarrekin hazten jarraitzeko.
Hurrengo saioa
| EGUNA eta ORDUA | Igandero 9:00etan |
| IRAUPENA | 45-60 min |
| SAIORAKO SARBIDEA | ONLINE – ZOOM (zoom.com) |
Komunitate hau oso gauza sinple batetik sortu zen. Eta horrela hasi ginen. Astez aste elkartzen. Eguneroko arazoei benetako irtenbideak bilatzen. Ulertzen ez genuena edo nola aurre egin ez genekiena galdetzen eta taldeko topaketa xume gisa hasi zena zerbait sendoagoa bihurtu da. Eta maskaratik bizi dena baldintzatuta bizi da. Ezin du bere bizitza bizi, ezin du aske izan. Komunitate hau geruza horiek kentzeko da. Ez dizut irtenbide magikorik agintzen.Zergatik existitzen da komunitate hau?
Zuetako askok idazten zenidaten esanez lanketa pertsonalak bizitza aldatu zizuela. Lehen ulertzen ez zenituzten gauzak ulertzen hasi zinetela, bizitza beste modu batera ikusten eta bizitzen eta hazten jarraitu nahi zenutela.
Uste dut bizi garen gizarte patriarkal honetan ez digutela erakutsi sentitzen duguna adierazten, gizonei are gutxiago, eta euskaldunoi…
Ez digute erakutsi gure emozioak kudeatzen. Ez digute erakutsi amorrua lasaitzen edo beldurrei aurre egiten. Isiltzen ikasi dugu. Itxurak egiten.
Maskarak jartzen, zer esango duten edo zer pentsatuko duten beldurrez.
Sentitzen ikasteko.
Erreakzionatzeari utzi eta aukeratzen hasteko.
Argitasun, lasaitasun eta zoriontasun handiagoz bizitzeko.
Baina ziur naiz gaur zure zoriontasuna eta lasaitasuna kolokan jartzen duena lasaitasun handiagoz kudeatzeko tresna errealak eramango dituzula.
Norentzat da?
Doako edukia kontsumitzeari utzi eta egunerokoan benetako emaitzak ikusi nahi dituenarentzat.
Hobetzeak ekintza eskatzen duela ulertzen duenarentzat.
Nola funtzionatzen du?
Hiruhilekotan lan egiten dugu, norabide argi batekin eta ziklo bakoitzean gaitegi zehatz batekin.
Aste bakoitzean arlo konkretu batean sakontzen dugu, landutakoa egunerokoan aplikatzeko tresna praktiko eta dokumentuekin.
Ez da saio entzun eta kitto.
Gertatzen zaizuna ulertu, eraldatu eta soluzioa ematea da helburua.
Horretarako:
- Asteroko zuzeneko saioa (saioa grabatua geratuko da nahi duzunean ikusteko).
- Saioa bakoitzean galderentzat espazio irekia.
- Dokumentu praktikoak, audio lagungarriekin, irakurketak PDFekin eta aplikazio-ariketekin.
Ez zaude ordutegien menpe.
Baina konpromisoa behar da.
Helburua ez delako motibatuta ateratzea.
Helburua beste modu batera bizitzen hastea da.
Zenbat balio du?
Komunitaterako sarbidea, hileroko zuzeneko 4 saioak, galderentzako espazioa eta dokumentazio osoa: 125€ hilean.
Eta argi utzi nahi dudan zerbait…
Komunitate hau ez zen zerbait lortzeko sortu.
Zuek eskatu zenutelako sortu zen.
Elkartzen hasi ginen hitz egiteko, partekatzeko, pertsona hobeak izateko… planik gabe.
Eta bizirik jarraitu du edukia baino askoz handiagoa den zerbait sortu duelako.
Hemen benetako harremanak sortu dira.
Zintzotasunetik eta maitasunetik sortutako loturak.
Bizitzako une garrantzitsu eta gogorretan elkar lagundu duten pertsonak.
Horregatik, hiruhileko bakoitzaren amaieran bazkari eder bat egiten dugu aurrez aurre elkar ezagutzeko. Besarkatzeko.
Hilabeteetan zehar zurekin hazkuntza pertsonalaren prozesua partekatu duten pertsonei aurpegia jartzeko.
Nik gauza bakarra esan diezazueket: eskerrik asko!
Gaur hau existitzen bada, zuek posible egin duzuelako baita.
Eskerrik asko! Goazen!
Azken saioa
AZKEN SAIOAREN LABURPENA
Iniciar sesión
UDABERRIKO HIRUHILEKOA (EKAINA-UZTAILA-ABUZTUA)
Gure GORPUTZA, BURUA eta EMOZIOAK kontrolatzen ikasiko dugu.
• Oreka horretatik abiatuta, HARREMAN osasuntsu eta positiboak eraikitzen hasiko gara.
• KOMUNIKAZIOA hobetzeko eta harreman pertsonalak indartzeko gaitasunak garatuko ditugu.
• HAZKUNDE PERTSONALA landuko dugu, ongizate emozionala eta besteekiko harreman hobeak lortzeko.
